tag:blogger.com,1999:blog-23988309516117161992023-11-16T08:47:51.911+01:00OSTERTZEKO LURRAKEkaitzhttp://www.blogger.com/profile/10385989208395169190noreply@blogger.comBlogger18125tag:blogger.com,1999:blog-2398830951611716199.post-76170611851078431902009-06-23T13:31:00.004+02:002009-06-23T14:27:12.728+02:00AZTERKETAK AZTERGAI

San Joan eta San Etorri, poz eta malko iturri. Fini. Bukatu dira aurtengo ekaineko azterketak ere. Atseden hartzeko moduan dira ikasleak, merezimendua jar diezaiola nork bere buruari. Irakasleontzat ere azterketa garaia izaten da ekaina, eta nik, behintzat, azterketak aztertzeko probestu nahi izan dut aurtengoa. Salbuespenak salbuespen, azterketa eredu bertsuekin ebaluatu ditugu ikasleak azken berrogei urteotan, bi orduan idatziz erantzuteko zortzi-bederatzi-hamar galderekin. Azterketa eredu hauekin baina, galdetutakoa ez beste guztia ikasi dutenek azterketa suspenditzeko arriskua dute, galdetutakoa baino ikasi ez dutenek gainditzekoa duten arrisku bera, hain zuzen ere. Horregatik, eta ertzak leuntze aldera, batxilergoko ikasleei bi azterketa eredu jarri nizkien aukeran. Klasikoa bata, eta berritzaileagoa bestea. Klasikoa hautatu zutenek ohiko hamar galdera erantzun behar izan zieten; berritzailearen aldeko hautua egin zutenek bi proposamen zabal zituzten egunerokoan barneratutako baliabideen bitartez ikasturtean zehar ikasi zutena froga ziezadaten. Uste baino gehiagok eta nahi baino gutxiagok luzatu zioten eskua paratutako erronkari (ohitura kontua izango da!); luzatu ziotenek baina, eskua ez ezik gainerako gorputz atal eta zentzumenak ere luzatu zizkioten. Nik ikastea nahi nuena gabe, beraiek ikasi zutena frogatu zidaten, nola frogatu gainera!

Eta hori da bidea, irakasten ez dieguna ikasi dutela frogatzeko aukera ere eman behar baitzaie ikasleei.

Ekaitzhttp://www.blogger.com/profile/10385989208395169190noreply@blogger.com1tag:blogger.com,1999:blog-2398830951611716199.post-65254621187181385702009-06-19T13:56:00.003+02:002009-06-19T14:24:50.921+02:00AITORTZEN DUT

Mundua bera da aitorleku. Bekatuek aspaldi utzi zioten belaunikatzeari, gune eta une jakinetako gurutze izateari. Orain maitasuna sotanarik gabeko belarriei aitortzen diegu, zergak Haziendari, eta ikasi (ez) duguna ekaineko azterketetako orri zuriei. Uneoro, guneoro aletzen ditugu aitortzak, jakinaren gainean inoiz, geure ezjakinean sarri.

Ekaitzhttp://www.blogger.com/profile/10385989208395169190noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-2398830951611716199.post-22633937621320368062009-06-12T13:13:00.005+02:002009-06-12T13:24:22.914+02:00LOREAK MENDIAN!

Bai, arrazoi duzue. Aitortzen dut ez dudalako etxerako lanik egin. Azterketak direla, ikasleen azken orduko lanak direla, ez dut pekaturik egiteko denborarik izan., eta pekaturik ezean... Hori bai, hitz ematen dizuet datorren astearterako pantailaratuko dudala nire gogoetatxoa. Bitartean, jolasean jarraitzeko beste irudi bat dakarkizuet. Loreak loreak sortuko dituelakoan, to besarkada bana.

Ekaitzhttp://www.blogger.com/profile/10385989208395169190noreply@blogger.com3tag:blogger.com,1999:blog-2398830951611716199.post-76240070078238622009-06-12T12:10:00.004+02:002009-06-12T13:07:58.813+02:00BEJONDEIALA, ALEJANDRO!

Ekainak zaletu ninduen. Azterketa garaian telebista programazioa buruz ikastera iristen nintzen; bi orduan ipurdia aulkiari emanda egoteko gaitasunik ez dugunon toki kuttunena baita pantaila aurrea. Munduko futbol txapelketak, Eurocopa, Dauphiné Liberé... Aukeran, nahiago gurpilak baloia baino.

Azterketekin niharduen atzo ere, azterketak zuzentzen, eta ikasle garaian baino iraunkorragoa banaiz ere, ezin ba eserialdi bakarrean bi azterketa baino gehiago gorritu. Egitekoak nituen-nituenean utzi, eta telebista piztu nuen burua arinduko zidan zer edo zeren bila. Fama, Pásalo... Dauphiné Liberé! Aukeran, gurpilak nahiago.

Evans, Basso, Contador... eta 10 kilometro faltan Alejandro Valverderen erasoa. Indar erakustaldi bikaina egin zuen Sylvester Szmydekin batera Mont Ventoux-en gora. Baina, benetako erakustaldia helmugako marra zeharkatu aurretxoan eskaini zigun. Emandako laguntzaren ordainetan, nekeak errepidera iltzatutako poloniarrari itxaron eta besoak zabaltzen utzi zion, eskuzabal, non eta Mont Ventoux-en, noiz eta inoiz baino lehiakorragoak garen garai hauetan. Bejondeiala, Alejandro!

Badakit ordurako uztaila izango dela, eta okerrik ezean ez dudala azterketarik prestatu edo zuzendu beharrik izango. Frantziako Tourra jarraitzeko baina, ez da aitzakiarik behar izaten. Han izango dira munduko txirrindulari onenak, eta jazarpenak jazarpen, Valverde ere bertan izatea nahi nuke, eskuzabal jokatzen dakienak besoak altxatzen jarraitzea merezi baitu.

Ekaitzhttp://www.blogger.com/profile/10385989208395169190noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-2398830951611716199.post-56200939933440872802009-06-04T14:25:00.003+02:002009-06-04T14:35:42.959+02:00Ave Maria Purisima

Begiradak, ukabilak... Tira, hirugarren egitekoa ere pantailaratu dizuet, bada. Ea zer iradokitzen dizuen!

Ekaitzhttp://www.blogger.com/profile/10385989208395169190noreply@blogger.com5tag:blogger.com,1999:blog-2398830951611716199.post-16620244469203234722009-06-04T13:56:00.004+02:002009-06-04T14:19:44.381+02:00ESKUTXOEK JO DUTE KRISKITIN KRASKITIN
Hamaikak hogei gutxi,
afal ondorena
itzal bat somatu dut
logelan barrena,
gaua urratu duen
garrasi ozena:
Hau da kuxidadea!
Hau da desordena!
Biharko txukun eta
garbi nahi dut dena!
Agur amets gozoak,
agur atsedena,
agur bizigogoa
ta itxaropena;
borroka galdua da
ukabilerarena...
Zergatik ukatzen dit
bila nabilena?
Ekaitzhttp://www.blogger.com/profile/10385989208395169190noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-2398830951611716199.post-880745744331903652009-06-02T09:13:00.004+02:002009-06-02T09:34:38.964+02:00ZORIONAK, AMA!

Ai nire bihotza kantuz
azalera ahal baledi!
Ama, gaur zu zoriondu
nahi zaitut bere-beregi,
bi ezpainen zabaleran
irribarre bat eskegi.
Zerua urdin dirdaitsu,
mendi-zelaiak orlegi...
Hirurogeita batgarren
urtemugan begiz begi
bizitza bete-betean,
emankor zaizu ageri;
zoriona opatzea
baino ez dagokit neri
segunduak hustu eta
urteak betetzen segi.

Doinua: Habanera

Ekaitzhttp://www.blogger.com/profile/10385989208395169190noreply@blogger.com1tag:blogger.com,1999:blog-2398830951611716199.post-79776290478258449142009-05-29T11:20:00.004+02:002009-05-29T11:54:41.518+02:00GORA, GORA, GORA, GORA , IE IE IE!

Asterokoari gogotsu heldu diozuela badakidanez, beste egiteko bat jarriko dizuet datorren ostiralerako. Ea sarean ehizatutako argazki honek zer iradokitzen dizuen. Tik tak, tik tak!

Ekaitzhttp://www.blogger.com/profile/10385989208395169190noreply@blogger.com5tag:blogger.com,1999:blog-2398830951611716199.post-16862025061038574492009-05-29T10:56:00.004+02:002009-05-29T11:05:26.695+02:00ZURE BEGIEK MINTZEN NAUTEBetazaletan egosterako
gaiztotzen diren ametsak,
gabeziari eskainitako
paisaiak dira guretzat
zure bi begi berdeetako
begirada zuri-beltzak.Ekaitzhttp://www.blogger.com/profile/10385989208395169190noreply@blogger.com2tag:blogger.com,1999:blog-2398830951611716199.post-14760921924385614432009-05-22T10:15:00.000+02:002009-05-22T10:21:40.772+02:00NIREKIN JOLASTU NAHI?

Gaurtik aurrera, astero-astero egiteko bat jarriko diot neure buruari: sarean argazki esanguratsu bat aurkitu eta astebeteko epean sormen lan bat ontzea (bertso, olerki nahiz gogoeta-saiakera bidez). Baina, neure buruari bakarrik ez, zuei ere erronka bera proposatu nahi nizueke. Astebete, duzue, beraz, gaurko argazkiak iradokitzen dizuena hitzez azaleratzeko. Bost segundo gutxiago geratzen zaizkizu. Tik, tak, tik, tak...

Ekaitzhttp://www.blogger.com/profile/10385989208395169190noreply@blogger.com10tag:blogger.com,1999:blog-2398830951611716199.post-12334471801244440632009-05-22T09:56:00.000+02:002009-05-22T10:11:27.155+02:00IRUZKINAK EGITEKO AITZAKIARIK EZ

Zuetakoren batek helarazi didan bezala, arazoak izan dituzue nire sarrerei erantzun eta zuen iruzkintxoak egiteko. Nahi ordurako ez, baina, azkenean lortu dut zuen eta nire arteko bidea sasiz arintzea. Ekarpenik egin nahi izatera, Comentar como jartzen duen tokian zuen izena edo anonimo jarri besterik ez duzue. Gustura irakurriko ditut!
Ekaitzhttp://www.blogger.com/profile/10385989208395169190noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-2398830951611716199.post-53686830762893626412009-05-19T15:41:00.000+02:002009-05-21T10:15:55.574+02:00IKASLEAK IKASKIZUN

Baditut hiru ikasle martxorako ikasturtea amaitutzat eman zutenak. Lehen bi klase orduetan iratzargailuak zapuztutako ametsa luzatzen ahalegintzen ziren, atsedenalditik bueltan arratsaldeko egitekoak zehazten, eta azken txirrinaren aurretik, begiradarekin euliak ehizatzen. Gogoa eta zangoa elkarrengandik hain urrun dituztenentzat gogorra behar du zazpi klase orduko egunerokoak. Irakasleoi baina, ikasle guztiengan arrastoa uztea dagokigu. Halaxe eskatu nien behin, ekaineko azterketetarako ez bazen, bizitzarako prestatzen utz ziezadatela. Bakarrizketa umoretsuak irakurtzen inoiz, esaldi zirraragarrien inguruan gogoeta berriak zirriborratzen aldika, denboraren bestelako kudeaketa batean murgilduta dabiltza aspaldion, asebeteago. Baita neu ere. Pasa den egunean ardura/kezka hori neuregain zergatik hartzen nuen galdetu zidan hiru ikasle horietako batek. Barruak hala agintzeaz gain, maite zaituztedalako erantzun nion. Malko bat irristatu zitzaion masailean behera. Aditz taula eta dialektologia saioekin baino barrurago iritsi nintzaion, nonbait. Asmatu dut, inondik ere!

Ekaitzhttp://www.blogger.com/profile/10385989208395169190noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-2398830951611716199.post-41611406038077985162009-05-19T08:32:00.001+02:002009-05-19T08:39:37.441+02:00MARIO BENEDETTI

Sin dejarte escribir el último verso
se ha estrellado el universo
síntoma de un mal presagio
el alba sangra su epitafio;
es vavio, impotencia lo que siento
¡Ai, si pudiera recomponer el tiempo!
¡Maldito destino! ¡Maldita suerte!
¿Cuantas vidas debemos a la muerte?

Eskerrik asko Mario!

Ekaitzhttp://www.blogger.com/profile/10385989208395169190noreply@blogger.com2tag:blogger.com,1999:blog-2398830951611716199.post-83289837891142598692009-05-14T12:14:00.000+02:002009-05-21T13:02:01.176+02:00ZORIONEKOA NI. ETA NIRE ARREBA!

Iragan otsailean banatu ziren Beasaingo Idazlan Lehiaketari zegozkion sariak. Aurten ere asko dira irudimenaren zoko ezkutuenetik epaimahaikideon bihotzeraino iristea lortu duten hitzak, arkatzez zirriborratutako eskemetatik tipografia dotorez apailatutako liburuxketara jauzi egingo dutenak, udaberrian eskualdeko irakurleon begietan hilezkortuko direnak.

<o:p></o:p>

Sari-banaketara ordurako iritsi banintzen ere, hanka punttetan jarraitu behar izan nituen sarituen joan-etorriak. Mutila, neska, neska, neska, institutuko irakaslearen semea, D.B.H.ko irakaslearen alaba, neska, neska, neska, gure lankide baten semea… Bai, neskak (mailaren batean saritu guztiak neskak zirela uste dut) eta inguruko ikastetxeetako irakasleen seme-alabak izan ziren jendartetik garaikurretarainoko bidea maizen egin zutenak. Sari-banaketa amaitu eta aho-gozagarriekin tematuta nenbilela, ni ere hala nintzen, duela zapi urte, poesian eta hitz lauz, bi generoetan, nabarmendu nintzenean, neska eta irakaslearen alaba xuxurlatu zidan bost minutu lehenago arreta eman zidaten datuen inguruko hausnarra nirekin partekatu nahi izan zuen ahots haragituak. Bai, eta nire arreba! Belarritik belarrirako irribarre zabal batean borobildu zitzaizkidan bokal eta kontsonanteak, gibelean nuen gogaidea Irati, arreba, zela jakitun. Izan ere, Iratik askotan entzun behar izan du sariketetara aurkezten zituen lanak anaiak egiten zizkiola, nik nireak aitak egiten zizkidala entzun behar izan dudan bezalaxe. <o:p></o:p>

<o:p> </o:p>

Egiten laguntzetik egitera baina, badago aldea, badagoenez. Inori ezer egiten dionak, egitera baino mugatzen ez bada behintzat, laguntza kaskarra eskaintzen du, eta nago bertso, ipuin, olerki edo  artikulu hau berau itxuraz idaztera nekez iritsiko nintzela nire sormen lanak beste norbaitek egin izan balitu. Hori bai, zergatik ukatu, idazten hasi berritan aitarekin xehatzen nituen pertsonaien nolakotasun eta istorioen nondik norakoak; aitarekin ortografia eta puntuazioari zegozkienak. Zorionez, beti izan dut hurrean, bolalumari eragin eta orrialde zuriak belztu gabe, iritzi eta aholku mailan niri esku bat botatzeko beti prest izan denik.  Jakinda munduratzen denik ez omen, eta nik ere inguruari eta ingurukoei zor diet dakidantxoa. Eta nor hurbilagorik gurasoak baino? Gurasoek, izan irakasle edo arotz, seme-alaben bidelagun izan behar dute, mundua izendatzen irakatsiko dieten ahots; idazketarako, matematiketarako, bizitzarako, zernahitarako prestatzen lagunduko dieten maitasun iturri.   <o:p></o:p>

<o:p> </o:p>

<o:p> </o:p>

Logaritmoak ebazten aitak laguntzen dizula? Platonen idatziak ulertzen amak? Lehenengo maitasun poema ontzen anaiak? Ez lotsatu harrotu behar zenukeenaz.<o:p></o:p>

<o:p> </o:p>

Zorionekoak gauero-gauero ipuinen bat entzunez lokartzen zareten haurrak, begi-belarriak zabaltzen, bide berriak urratzen laguntzen dizueten gurasoak dituzuenak. Zorionekoa ni. Eta nire arreba!
Ekaitzhttp://www.blogger.com/profile/10385989208395169190noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-2398830951611716199.post-36169111692905977402009-05-13T15:45:00.000+02:002009-05-21T12:31:55.751+02:00IGARTZA, ISTORIOAK HISTORIAREN GAINEAN
Begiak itxita zeharkatu ditut haurtzaroko paisaia zuri-beltzak. Ederra da roimenaren neurriko oinetakoak jantzi, eta gogoa denboraren joanak arrakalatu gabeko lurretan haragitzea, XXI. mendeari Erdi Aroko harresien atzetik begiratzea; ederra da, bai, iragana betazaletaraino gerturatzea.

Fabriketako ke, denden erakusleiho eta tabernetako zarata betiberetatik urrun, lauzpabost abuztutan Biasteriko harribitxiak ederretsiz berritu genuen arnasa, ederki berritu ere. Goizetan, trapuzko pilotekin, gure aurrekoek bihotzetan kabitu ez, eta harri azpietan gordetzen zituzten sekretuak bistaratzen genituen; zikoinen habiak zaindu lo kuluxka egin eta amak afaria prestatu arteko denboran. Baina, gauerdi ingurukoak ziren ogi egin berriaren usaina sudur-mintzetan barrentzen zitzaigunetik antsiatzen genituen orduak. Ateen karrankek salatuko gintuzten beldur, balkoietan eskegitako izarek errazten ziguten lagunarterako bidea. Istorioak idazten genituen historiaren gainean.

Bizi, istoriorik eta historiarik gabeko herrian bizi ginen ordea; eta fabriketako ke, denden erakusleiho eta tabernetako zarata betiberetara itzuli bezperan, nik galtzontzilo eta galtzerdien artean sartu nahi izaten nituen zezenek eta oinezkoek baino zapaldu ez ditzaketen kaleak, garaipen loriatsuen lekuko diren armarri eta harlauza dotoreak, upategi bihurtutako pasabide ezkutuak.

Beasain etorkizuneko hiria izan baita garabiek Indar zaharra lurrarekin berdindu eta 1782an diseinatu bide zuten burdinolaren lehen arrastoak azaleratu zituzten arte. 2002tik hona, Aranzadi eta Beasaingo Udalaren ekimen txalogarriari esker, burdinola txukundu, behinola gune garrantzitsu izan ziren errota, zubia eta harresiak itxuratu, eta Igartzako multzoa borobiltzea lortu da. Bisita gidatuak ere antolatzen dira jauregi bihurtu aurretik balio estrategiko handia izan zuen dorrearen inguruan erlojuak XIV. mendera arte atzeratu, eta ordu eta erdian sei mendeko ibilia egin nahi dutenentzat. Bizpahiru liburu aurkezpen, pare bat kontzertu… Astero bagenitu…

Bai, lapurtu ez diezaguketen ondasun bakarra da iragana, baina nago gehiegi babesten ez ote dugun etorkizunak desitxuratuko digulakoan. Ahotsak behar ditu urte luzez isiltasunak baino habitatu ez dituen metro koadroetan, antzezleak, musikariak, poetak, dantzariak. Istorioak behar ditu historiaren gainean.
Ekaitzhttp://www.blogger.com/profile/10385989208395169190noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-2398830951611716199.post-89281219074920655192009-05-13T14:12:00.000+02:002009-05-21T12:56:45.141+02:00AHOZKOTASUNA LANTZEKO ESKOLA

Non dira enparantzako zutabeak alderik alde arrakalatzen zituzten baloiak? Non sei-zazpi-zortzi urteko neska-mutilen besoetan haragitzen ziren panpinak, erregairik gabe lurralderik ezkutuenetaraino hurreratzen gintuzten kamioiak, eguzkiak ebatsitako txokolatezko izozkiak? Kontrapasan dator zoriona irribarre lisatuen abenidetan, haizeak ostikatzen ditu behinola berna-hezurrek madarikatutako hartxintxarrak, eta negua, negua ez da udaberritzen. Haurtzaroak aspaldi utzi zion jendetsu izateari. Motxila ibiltariak dira orduak baino ordutegi gehiago dituzten umeak, eskolatik solfeora, solfeotik ingeleseko klaseetara, ingeleseko klaseetatik dotrinara eta dotrinatik futboleko entrenamenduetara, joan-etorri betiberetan alderrai dabiltzan motxila ibiltariak. Denbora kontua da; edo denbora faltarena.

<o:p> </o:p>

Bai, antzerki tailerrak ere aipatu beharko nituzke, eta bertso-eskolak, eta… Baina, hain da zaila egunerokoaz haragokoa interpretatu eta oholtzaratzen! Hain gaitza astelehena eta Barrena gizartearen behar eta lehentasunekin errimatzen!Garaiak ikaragarri aldatu dira, guk, ordea ez dugu neurri berean aldatzen eta egokitzen jakin, aparteko zaletasunik ezean, eta hala ere nahiko lan, ez baita erraza Zegama, Legorreta, Ataun edo Zaldibiako zortzi-bederatzi urteko bertsozalea Ordiziara erakartzea. Zer esanik ez, musikak, hizkuntzek eta kirolek duten indarra kontuan izanda, egun eta ordu jakinetan beren habiak utzi eta hogei minutu edo gehiagoko  hegaldiak egitea eskatzen bazaie.Tokian tokiko eta unean uneko eskaerei erantzun behar diegu, eta eskualde mailako eskolak bitez hasiberriak zaletu ondorenerako erreferentzi. <o:p></o:p>

<o:p> </o:p>

Proposamenen erakargarritasun eta eskuragarritasunean egin behar dugu lan. Beasaingo Udalak ikasturte berriarekin batera ahozkotasuna lantzeko abian jarri zuen eskola ere ekimen eredugarri eta txalogarria iruditzen zait lehen begi ukaldian. Areago, galdera ikurrak harridura zeinuen entonazio berarekin, esan-indarrik gabe ahoskatzen ditugun geografia eta harea-erloju honetan. Beldur naiz, baina, hezkuntza arautuan bezala, ahozkotasuna errima-neurrietara eta bat-batekotasunarenn onuretara baino ez ote den mugatuko. Literatur, kultur eta euskal adierazpide ezberdinen bilgune behar du bihar-etziko ahozkotasunaren eskolak, bertsotan ez ezik, antzezten, irakurtzen, olerkiak errezitatzen, ipuinak kontatzen, bakarrizketetan trebatzen, deklamatzen, memoria elikatzen, lexikoa biderkatzen, euskalkian, hitanoan trebatzen irakatsiko diena. Zabala. Anitza.

<o:p> </o:p>

<o:p></o:p>

Aholku txarra da alda ez daitekeena. Historiak ez bezala, iraganak ez du irauten; beraz, kezka gaitezen etorkizunaz iragan aurretik.
Ekaitzhttp://www.blogger.com/profile/10385989208395169190noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-2398830951611716199.post-74594147838116524182009-05-12T14:15:00.000+02:002009-05-21T12:35:45.524+02:00MIKEL LABOARI
Burlatako Askatasuna institutuan, olerkiak, musika, dantza... lagun, guk ere, ikasle eta irakasleok, omenaldi xume bat eskaini genion Mikel Laboari. Nik bertsoz egin nion omen.

1.- Errekastoen akordeekin

zirikatzean zoria

Goizuetako mendi gainetan

lanbrotu zait memoria;

Mikel zu zera udazkeneko

nostalgiaren adar bereko

azken hosto eroria,

udaberrian dagoeneko

negua inork baino hobeto

kantatzen duen txoria.

2.-Zure ahotsa heltzean bihotz

urratuenetaraino,

zer minagorik izarren hautsa

kantu bihurtzea baino?

Ez dolu kanpai, ez barne salto;

ez gau eresi, ez negar malko...

ametsa zorion laño;

ez, heriotza hau ez delako

bizitzan bertan gauzatutako

lekualdatze bat baino.

3.- Mamu-itzalak goxatu ditu

benta zaharreko beroak,

iraganaren zilbor-hestean

amesti darrai geroak.

Lurrundutako printzen omenez,

egunsentiko mantu onenez,

zain gauzka haize hegoak;

bake zantzuen itxaropenez

ihes betea zilegi denez,

zabal ditzagun hegoak!

Doinua: Izarren hautsa.

Ekaitzhttp://www.blogger.com/profile/10385989208395169190noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-2398830951611716199.post-32019699102795081142009-05-07T16:54:00.001+02:002009-05-21T13:06:01.466+02:00ZE, EINGO AL DEU?

Hitzak, esaldiak, silaba erdiek ordezkatu dituzten herrian bizi gara, lagunarteko egitasmoak ezkerretik eskuinerako edo goitik beherako lepo mugimendu soilaz zehazten ditugun gizartean. Tartean-tartean ahoskatutako galde-erantzun laburrekin arrakalatutako isiltasun eta onomatopeiez bete zaizkigu kaleak. Eskolaz kanpoko ordutegi itogarriek indargabetu dituzte gaztetxoen elkarrizketak, Play Stationek, Game Boyek, telebistak, komunikabideek komunikazioa. Egun, mundua irakurtzera hurreratzen diren jubilatuen sostengu dira behinola neska-mutilen jolas eta solasen lekuko izandako parkeko bankuak. Herriko balkoirik ponpoxoenetan orduak zersuma arintzen dituen loroak ere ez du alpistea beste ahogoxagarririk aspaldian, etxekoandreak, nekagarri iritzita, berehala utzi baitzion bere izena errepikatzeari. Maitasunetik maiztasunerako kontsonantean, eztarri parean edo trabatzen zaigun hizkuntza da gurea, irakinaldiak irakinaldi, odolbideetatik kanpo nekez mintzo dena. Beso-zangoetako muskulu eta giharrak indartzeko baino, mihia eta burmuina trebatzeko gimnasioak behar genituzke. Ez al duzue uste?<o:p></o:p>

<o:p> </o:p>

<o:p> </o:p>

Non dira lotsagorritutako maitasun aitortzak? Non umorez zorroztutako ziriak, labaderoan zipriztindutako trapu zaharrak, balkoitik balkoirako hitz-aspertuak? Gune eta une jakinetara mugatu ditugu solaserako esparruak, erregistro jaso-formal-espositiboetara eguneroko jardunak. Mihiari barik, bolalumari eragiten irakasten diegu ikasleei, sekula mihiratuko ez dituzten hitzen sinonimoak barneratzen, hemezortzi letrako adizkiak ahoskatzen. Hitanoa atzoko euskaldunen harribitxia izango da bihar-etzi, muga-marrarik gabeko irudi kolore-bakarra Koldo Zuazoren euskalkien mapa. Ez al duzue uste?

<o:p> </o:p>

<o:p> </o:p>

Oraintxe da garaia, nork bere baitako ertzak leundu eta mamia azaleratzekoa, denborak maiztutako argazki zuri-beltzak koloreztatzekoa, egin eta eragitekoa. Zuzen, jator; zuzen eta jator, egoki. Zuzen, jator eta egoki. Jarioa arindu, sormena hostogabetu eta irudimena hegatzeko espazioak behar ditugu, Euskal Herriak. Euskal Herriak bai, eta euskara;  euskalkiek, jergek, esaerek, esamoldeek, unean uneko eta tokian tokiko erregistroek, esan-indarrak, goxotasunak, hurbiltasunak eta elkarreraginak definituko dutena. Ze, eingo al deu?
Ekaitzhttp://www.blogger.com/profile/10385989208395169190noreply@blogger.com1