2009-06-04

Ave Maria Purisima



Begiradak, ukabilak... Tira, hirugarren egitekoa ere pantailaratu dizuet, bada. Ea zer iradokitzen dizuen!

5 comentarios:

  1. Zozoak beleari ipurbeltz!!!

    Aitorleku barrua kanpoa bezain beltza da. Edo beltzagoa.

    ResponderEliminar
  2. Munduko amets askoren hobia,
    "ajimeza"ren atzeko faltsukeria,
    alaitasunaren kutxa-jantzia,
    hegaz egiten ez duen avemaria.

    ResponderEliminar
  3. "Hegaz egiten ez duen avemaria". Mundiala, Koldo, ikaragarri gustatu zait. Ez dakizu zein gustura irakurtzen eta entzuten ditudan zure harribitxiak. Mila esker goiza alaitzeagatik!

    ResponderEliminar
  4. Ez, Irati, ez nengoen zurekin ahaztuta. Zain nengoen beleak zer esango, beti zozoa baita hitz egiten duena.

    ResponderEliminar
  5. "Egunen batean itzaliko zarete"-oihukatu zien ipurtargiak izarrei. Izarrek ez zuten erantzunik izan. Agian beleak...

    ResponderEliminar