2009-06-12

LOREAK MENDIAN!


Bai, arrazoi duzue. Aitortzen dut ez dudalako etxerako lanik egin. Azterketak direla, ikasleen azken orduko lanak direla, ez dut pekaturik egiteko denborarik izan., eta pekaturik ezean... Hori bai, hitz ematen dizuet datorren astearterako pantailaratuko dudala nire gogoetatxoa. Bitartean, jolasean jarraitzeko beste irudi bat dakarkizuet. Loreak loreak sortuko dituelakoan, to besarkada bana.

3 comentarios:

  1. Gutxi dira buruan iltzatuta gelditzen zaizkidan esaldiak, baina, honako hau orain hiru bat urte irakurri nuen eta ez zait ahaztu. Zerbaitegatik izango da!

    "Maite nauzun jakiteko lore bat mutilatu behar badut, nahiago dut zalantzarekin bizi". (IGOR ESTANKONA)

    Ederra!

    ResponderEliminar
  2. Besteek maite ote gaituzten galdezka denborak egiten digu ihes, besteak maite ote ditugun gehiegi axola gabe.

    Maite zaitut, ez zaitut maite, maite zaitut, ez zaitut maite, maite zaitut, ez zaitut maite...

    ResponderEliminar
  3. Mila esker Irati Igor Estankonaren hitzak hona ekartzeagatik, eta nola ez, maitasun-galderen noranzkoen inguruko gogoeta hain dotore biltzeagatik! Maite zaitut!

    ResponderEliminar