2009-06-02

ZORIONAK, AMA!



Ai nire bihotza kantuz
azalera ahal baledi!
Ama, gaur zu zoriondu
nahi zaitut bere-beregi,
bi ezpainen zabaleran
irribarre bat eskegi.
Zerua urdin dirdaitsu,
mendi-zelaiak orlegi...
Hirurogeita batgarren
urtemugan begiz begi
bizitza bete-betean,
emankor zaizu ageri;
zoriona opatzea
baino ez dagokit neri
segunduak hustu eta
urteak betetzen segi.


Doinua: Habanera

1 comentario:

  1. Ederra, Ekaitz! Urteak kunplitu ez, bete egin behar baitira, besarkadaz, muxuz, irribarrez, bizitzaz. Hitz joko bikaina, asko gustatu zait!

    Goraintziak Maizpidekoei!

    ResponderEliminar