2009-05-29

GORA, GORA, GORA, GORA , IE IE IE!



Asterokoari gogotsu heldu diozuela badakidanez, beste egiteko bat jarriko dizuet datorren ostiralerako. Ea sarean ehizatutako argazki honek zer iradokitzen dizuen. Tik tak, tik tak!

5 comentarios:

  1. Ahula da indarraren negarra,
    ahula indarraren mina,
    ahula indarraren oihua;
    eta ni indartsu sentitzen naiz,
    eta nik negar egiten dut,
    sufritzen dut mina,
    egiten dut oihu.
    Ahula da ukabil itxia;
    eskua
    zabaldu egin behar da.

    ResponderEliminar
  2. Kaixo Ekaitz, hasteko zorionak gune honen sortzaile izateagatik.
    Ahal dudan neurrian partaide izango nauzuela ziurtatu dezaket.
    Beno zure irudiak niri, gaztaroko "borroka" egun, ekintza, eta kantuak dakarkit burura. Denbora zaila baina oso polita izan zen hura. Den-denok elkartzen gintuen horretan fijatzen ginen, eta ez gaur egunean gertatzen den modura desberdintzen gaituen horretan.
    Zorionak berriro ere.
    Adeitasunez
    Juanma

    ResponderEliminar
  3. Mila esker, Juanma, aupada hitz horiengatik! Ea ukabilak zabaldu eta elkarri eskua ematen hasten garen, zuk ondo diozun bezala, gehiago baita elkartzen gaituena zatitzen gaituena baino.

    ResponderEliminar
  4. Zerbait lortzeko nahia,
    hura lortzeko borroka egiteko beharra,
    Ukabilkadak militantzia dena da latza.
    Borroka inork ez du maite
    mundu guztioi egiten digu kalte
    nahiz eta batzutan egin behar dugu alde.
    maite dituzun pertsonak galdu,
    eskuan duzun eraztuna ahaztu,
    dituzun erlazio guztiak bukatu.
    Nahiz eta azkenean errekonpentsa izatea
    maite duzun herriari etorkizun berri bat ematea
    eta libre eta aske betiko izatea.

    ResponderEliminar
  5. Polita loturen, askatasunaren eta borrokaren inguruko hausnarketa. Ekarpen polita! Konfesatzeko moduko pekaturik ez? Animo, anonimo!

    ResponderEliminar