Gaurtik aurrera, astero-astero egiteko bat jarriko diot neure buruari: sarean argazki esanguratsu bat aurkitu eta astebeteko epean sormen lan bat ontzea (bertso, olerki nahiz gogoeta-saiakera bidez). Baina, neure buruari bakarrik ez, zuei ere erronka bera proposatu nahi nizueke. Astebete, duzue, beraz, gaurko argazkiak iradokitzen dizuena hitzez azaleratzeko. Bost segundo gutxiago geratzen zaizkizu. Tik, tak, tik, tak...
2009-05-22
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Begietatik ihes egin zidan bizitzak!
ResponderEliminarBi kilometro daude zure eta nire begien artean;
ResponderEliminarbi itsaso,
bi lurmutur,
bi etorkizun.
Baina, gertuan sentitzen zaitut, eta ez dakit zergatik.
Ederra, sakona, Jon!
ResponderEliminarJoku polita, Irati!
Eskerrik asko, eta segi jolasean!
Familia arduratsu,
ResponderEliminartxukuna etxea,
arropa ajatua
seinale merkea;
harreman handikoa
neskatxa maitea
lagunarte on eta
ametsez bete.
Saharako neskatxa,
neska dotorea,
liluragarri bere
begi kolorea,
sentimendu asko du
barruan gordea
gehiago barneratu
nahi ditu ordea.
Zaila da antzematea
ResponderEliminarbegirada hortan
izua duen ala...
Ez dakigu nor dan,
beldurtu ni egin naiz:
gu segituz lotan
begiratuko gaitu
holaxe askotan
Zure begirada batekin
ResponderEliminaraski dut dena ulertzeko,
aski dut sentitzeko,
aski barrutik hiltzeko.
Zure begiak iltzatzen zaizkit bihotzean
begiratzen zaitudan bakoitzean.
Munduko olaturik politenak
itsasoratzen dira zure begiradan,
zabaldu bihotza eta hurbil zaitez
besarka zaitzadan!
Begiradaren biluziak ilea bezain estalia duen bihotzarekin egiten du kontraste,
ResponderEliminarazal ilunean marrrazturik dituen bizitzaren pausuekin, berriz, begiradaren argitasunak.
Begiradaren isiltasunak, garraisirik ozenena haizatzen du, eta txorien kantuak, udaberriko koloreak, giltzapeturik gordetzen ditu begiradaren berdeak.
Begiradaren urduritasunak lasaitasunez begiratzen dutenei erronka luzatzen die.
Begiradaren gogortasuna eguzki koloreko itxaropen izpien distirak samurtzen du,
desertu mingarrian lore berdeak nork zainduko jarraituko du, begietan bizitza eta begiradan itxaropena.
Ikasleok banan-banan zoriondu zaituztet egindako lanagatik, baina, Laiotz, zu ustez ezagutzen ez zaitudanez, Laiotzetik eguteraratu duzun izpi goxoa eskertzera natorkizu. Polita bertsoa! Segi buru-bihotzei eragiten, guk gustura irakurriko baititugu zure sormen-lanak!
ResponderEliminarAupa Ekaitz !! Gustura, nik irakurri ditiat ikasleak omen dituan horien gogoetak. Denbora pixka bat hartuz, noizean behin "bisitan" etorriko nauk eta nire ekarpenik topatzen ez baduzue ere, hemen izango nauk zelatan, zuek guztion isileko ikasle bihurtuta. Beajoandaiala, eta beajoandaizuela guztioi. Eutsi horri !!
ResponderEliminarP. D.: Ezagutzen nauk, baina hori duk gutxienekoa. Egingo diagu topo beste behin ere, hemen edo hemendik kanpo !!
Beldurra, bakardadea, bortizkeria...
ResponderEliminarEtxetik urrun, besterik ez, miseria,
Gaiztoek ezarritako indarkeria,
Izua eragiten duen basakeria.
Ramalpindiko gauetako ilargi erdia,
Anaia txikiaren inozentzia aurpegia,
Diruak munduan banatutako bekaizkeria,
Agian gezurra, agian egia.
Oroitzapenak kontradantzan,
Ramadaneko baraua okel esperantzan,
Lekuko diren haurrak enparantzan,
Ez dago orekarik zorionaren balantzan.
Gaurko gauak ezin du iluntasun hau jasan.
Inpotentzia agerian eguneroko saltsan.
Atera indarra eta erakutsi maitasuna zertan datzan!