Mundua bera da aitorleku. Bekatuek aspaldi utzi zioten belaunikatzeari, gune eta une jakinetako gurutze izateari. Orain maitasuna sotanarik gabeko belarriei aitortzen diegu, zergak Haziendari, eta ikasi (ez) duguna ekaineko azterketetako orri zuriei. Uneoro, guneoro aletzen ditugu aitortzak, jakinaren gainean inoiz, geure ezjakinean sarri.
Mostrando entradas con la etiqueta IRUDIEKIN JOLASEAN. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta IRUDIEKIN JOLASEAN. Mostrar todas las entradas
2009-06-19
2009-06-12
LOREAK MENDIAN!
Bai, arrazoi duzue. Aitortzen dut ez dudalako etxerako lanik egin. Azterketak direla, ikasleen azken orduko lanak direla, ez dut pekaturik egiteko denborarik izan., eta pekaturik ezean... Hori bai, hitz ematen dizuet datorren astearterako pantailaratuko dudala nire gogoetatxoa. Bitartean, jolasean jarraitzeko beste irudi bat dakarkizuet. Loreak loreak sortuko dituelakoan, to besarkada bana.
2009-06-04
Ave Maria Purisima
ESKUTXOEK JO DUTE KRISKITIN KRASKITIN
2009-05-29
GORA, GORA, GORA, GORA , IE IE IE!
ZURE BEGIEK MINTZEN NAUTE
Betazaletan egosterako
gaiztotzen diren ametsak,
gabeziari eskainitako
paisaiak dira guretzat
zure bi begi berdeetako
begirada zuri-beltzak.
gaiztotzen diren ametsak,
gabeziari eskainitako
paisaiak dira guretzat
zure bi begi berdeetako
begirada zuri-beltzak.
2009-05-22
NIREKIN JOLASTU NAHI?
Gaurtik aurrera, astero-astero egiteko bat jarriko diot neure buruari: sarean argazki esanguratsu bat aurkitu eta astebeteko epean sormen lan bat ontzea (bertso, olerki nahiz gogoeta-saiakera bidez). Baina, neure buruari bakarrik ez, zuei ere erronka bera proposatu nahi nizueke. Astebete, duzue, beraz, gaurko argazkiak iradokitzen dizuena hitzez azaleratzeko. Bost segundo gutxiago geratzen zaizkizu. Tik, tak, tik, tak...
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

