Hamaikak hogei gutxi,
afal ondorena
itzal bat somatu dut
logelan barrena,
gaua urratu duen
garrasi ozena:
Hau da kuxidadea!
Hau da desordena!
Biharko txukun eta
garbi nahi dut dena!
Agur amets gozoak,
agur atsedena,
agur bizigogoa
ta itxaropena;
borroka galdua da
ukabilerarena...
Zergatik ukatzen dit
bila nabilena?
No hay comentarios:
Publicar un comentario