2009-06-02
ZORIONAK, AMA!
Ai nire bihotza kantuz
azalera ahal baledi!
Ama, gaur zu zoriondu
nahi zaitut bere-beregi,
bi ezpainen zabaleran
irribarre bat eskegi.
Zerua urdin dirdaitsu,
mendi-zelaiak orlegi...
Hirurogeita batgarren
urtemugan begiz begi
bizitza bete-betean,
emankor zaizu ageri;
zoriona opatzea
baino ez dagokit neri
segunduak hustu eta
urteak betetzen segi.
Doinua: Habanera
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Ederra, Ekaitz! Urteak kunplitu ez, bete egin behar baitira, besarkadaz, muxuz, irribarrez, bizitzaz. Hitz joko bikaina, asko gustatu zait!
ResponderEliminarGoraintziak Maizpidekoei!