2009-05-22

NIREKIN JOLASTU NAHI?


Gaurtik aurrera, astero-astero egiteko bat jarriko diot neure buruari: sarean argazki esanguratsu bat aurkitu eta astebeteko epean sormen lan bat ontzea (bertso, olerki nahiz gogoeta-saiakera bidez). Baina, neure buruari bakarrik ez, zuei ere erronka bera proposatu nahi nizueke. Astebete, duzue, beraz, gaurko argazkiak iradokitzen dizuena hitzez azaleratzeko. Bost segundo gutxiago geratzen zaizkizu. Tik, tak, tik, tak...

10 comentarios:

  1. Begietatik ihes egin zidan bizitzak!

    ResponderEliminar
  2. Bi kilometro daude zure eta nire begien artean;
    bi itsaso,
    bi lurmutur,
    bi etorkizun.
    Baina, gertuan sentitzen zaitut, eta ez dakit zergatik.

    ResponderEliminar
  3. Ederra, sakona, Jon!
    Joku polita, Irati!
    Eskerrik asko, eta segi jolasean!

    ResponderEliminar
  4. Itziar eta Maialen29 de mayo de 2009, 12:06

    Familia arduratsu,
    txukuna etxea,
    arropa ajatua
    seinale merkea;
    harreman handikoa
    neskatxa maitea
    lagunarte on eta
    ametsez bete.


    Saharako neskatxa,
    neska dotorea,
    liluragarri bere
    begi kolorea,
    sentimendu asko du
    barruan gordea
    gehiago barneratu
    nahi ditu ordea.

    ResponderEliminar
  5. Zaila da antzematea
    begirada hortan
    izua duen ala...
    Ez dakigu nor dan,
    beldurtu ni egin naiz:
    gu segituz lotan
    begiratuko gaitu
    holaxe askotan

    ResponderEliminar
  6. Zure begirada batekin
    aski dut dena ulertzeko,
    aski dut sentitzeko,
    aski barrutik hiltzeko.

    Zure begiak iltzatzen zaizkit bihotzean
    begiratzen zaitudan bakoitzean.

    Munduko olaturik politenak
    itsasoratzen dira zure begiradan,
    zabaldu bihotza eta hurbil zaitez
    besarka zaitzadan!

    ResponderEliminar
  7. Begiradaren biluziak ilea bezain estalia duen bihotzarekin egiten du kontraste,
    azal ilunean marrrazturik dituen bizitzaren pausuekin, berriz, begiradaren argitasunak.

    Begiradaren isiltasunak, garraisirik ozenena haizatzen du, eta txorien kantuak, udaberriko koloreak, giltzapeturik gordetzen ditu begiradaren berdeak.

    Begiradaren urduritasunak lasaitasunez begiratzen dutenei erronka luzatzen die.

    Begiradaren gogortasuna eguzki koloreko itxaropen izpien distirak samurtzen du,
    desertu mingarrian lore berdeak nork zainduko jarraituko du, begietan bizitza eta begiradan itxaropena.

    ResponderEliminar
  8. Ikasleok banan-banan zoriondu zaituztet egindako lanagatik, baina, Laiotz, zu ustez ezagutzen ez zaitudanez, Laiotzetik eguteraratu duzun izpi goxoa eskertzera natorkizu. Polita bertsoa! Segi buru-bihotzei eragiten, guk gustura irakurriko baititugu zure sormen-lanak!

    ResponderEliminar
  9. Aupa Ekaitz !! Gustura, nik irakurri ditiat ikasleak omen dituan horien gogoetak. Denbora pixka bat hartuz, noizean behin "bisitan" etorriko nauk eta nire ekarpenik topatzen ez baduzue ere, hemen izango nauk zelatan, zuek guztion isileko ikasle bihurtuta. Beajoandaiala, eta beajoandaizuela guztioi. Eutsi horri !!

    P. D.: Ezagutzen nauk, baina hori duk gutxienekoa. Egingo diagu topo beste behin ere, hemen edo hemendik kanpo !!

    ResponderEliminar
  10. Nora eta Izaskun E.3 de junio de 2009, 13:47

    Beldurra, bakardadea, bortizkeria...
    Etxetik urrun, besterik ez, miseria,
    Gaiztoek ezarritako indarkeria,
    Izua eragiten duen basakeria.
    Ramalpindiko gauetako ilargi erdia,
    Anaia txikiaren inozentzia aurpegia,
    Diruak munduan banatutako bekaizkeria,
    Agian gezurra, agian egia.


    Oroitzapenak kontradantzan,
    Ramadaneko baraua okel esperantzan,
    Lekuko diren haurrak enparantzan,
    Ez dago orekarik zorionaren balantzan.
    Gaurko gauak ezin du iluntasun hau jasan.
    Inpotentzia agerian eguneroko saltsan.
    Atera indarra eta erakutsi maitasuna zertan datzan!

    ResponderEliminar